→Zeberio

‘Baserriko lanak’ izango da martxan jarri berri duten Zeberioko III. argazki-lehiaketaren gaia

Zeberioko Udalak martxan jarri du argazki-lehiaketaren hirugarren edizioa, aurtengo gaia ‘Baserriko Lanak’ izanik. Aurreko edizioetan bezalaxe, Udalak argazki horizontalak eta ez-panoramikoak onartuko ditu soilik eta guztiak Zeberion ateratakoak izan beharko dira.

Eukene Uriarteren argazki irabazlea 'Ura' atalean // Utzitakoa

Zeberioko Udalak martxan jarri du argazki-lehiaketaren hirugarren edizioa, aurtengo gaia ‘Baserriko lanak’ izanik. Aurreko edizioetan bezalaxe, Udalak argazki horizontalak eta ez-panoramikoak onartuko ditu soilik eta guztiak Zeberion ateratakoak izan beharko dira.

Aurkeztutako irudiek gutxiengo kalitatea ez badute edota desegokiak edo mingarriak izan daitezken horiek baztertuko dituztela azaldu du Udalak. Botu gehien eskuratuko dituzten bi argazkien egileek (sari bi, egile bi) eurek aukeratutako herriko taberna batean bi lagunentzako bazkaria irabaziko dute.

Eukene Uriarte Intxaurraga zeberioztarrak 2021eko argazki lehiaketaren II. edizioa irabazi zuen ‘Egurra eta Ura’ gai nagusiak izanik.

Eukene Uriarte Intxaurragak Zeberioko 2021eko argazki-lehiaketa irabazi du

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak