→Zeberio

Argazkiak | Herri Txiki Infernu Handi saioak barrez bete du Zeberioko frontoia

Bart ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatu dute Zeberioko Zubialde auzoko frontoian. Zeberioztarrek ez dute Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen eta Sebastian Lizaso bertsolariaren saioa zuzenean ikusteko aukera pasatzen utzi eta bertan izan dira, frontoia eta telebistako fokuen ‘beropean’

Zuhaitz Gurrutxaga, Zeberion // Geuria

Bart ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatu dute Zeberioko Zubialde auzoko frontoian. Zeberioztarrek ez dute Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen eta Sebastian Lizaso bertsolariaren saioa zuzenean ikusteko aukera pasatzen utzi eta bertan izan dira, frontoia eta telebistako fokuen ‘beropean’. Gonbidatuen artean Juan Manuel Etxebarria etnolinguista, Jürgen Lange historialari eta filologoa eta Lino Ayesta, Patxi Abrisketa, Iluminada Ayerdi, ‘Pirras’, Olatz Etxebarria eta bere gurasoak Jesus Mari Etxebarria eta Pili Olabarri izan dira. Herritarrek barre egin dute kameren objetiboen aurretik pasa diren protagonista hauen istorio eta kontakizunak entzutean: musukoak jantzita izan arren, barreak eta algarak ozen entzun izan  dira frontoiko hormetan. Zeberioko saioa datorren martxoaren 20an emitituko dute ETB1en.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak