Goizeko lehen argi izpiakaz heldu da Zubialde eskolako ikasle talde bat Saldarian auzora. Bertan hasi dute eskolarako bidea, Saldarianeko bihotzetik, Aresandiagatik, Arbildu nagusien egoitzatik… Arbildun, nagusiei kantatu ostean txokolatea eta opilak jatera gonbidatu dituzte bertan. Bukatu ostean, tipi-tapa eskolaraino heldu dira 16:00ak aldean.
