→Zeberio

Aste Santuko oporretan kanpusa prestatu du Arati Galapanek Zeberion, gaztetxoentzat

Esku pilotako kanpusa prestatu du Arati Galapan Zaratamoko enpresak aste santuko oporretarako, datorren apirilaren 11n, 12an eta 13an, herriko frontoian

Pelota Eguna, Zeberion, 2021ean // Geuria

Esku pilotako kanpusa prestatu du Arati Galapan Zaratamoko enpresak aste santuko oporretarako, datorren apirilaren 11n, 12an eta 13an, herriko frontoian eta inguruetan. Saioak eskupilotatik harago prestatu ditu Arati Galapaneko Beñat García zaratamarrak, bertan frontoi-jolasak, sentsibilizazio-jolasak eta frontoiko kirol ezberdinetako erremintak ezagutuz, besteak beste. Jarduerak egunerokoak izango dira 09:00etatik 14:00ak artekoak eta 2010-2014 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat prestatu dituzte.

Egunez egun

Apirilak 11 (astelehena)

  • 09:00-10:00 Sarrera eta kanpusaren aurkezpena, jolasten
  • 10:00-11:00 Frontoi jolasak
  • 11:00-11:30 Hamaiketakoa
  • 11:30-12:30 Talde aldaketa
  • 12:30-13:30 Jolas orokorra
  • 13:30-14:00 Irteera

Apirilak 12 (asteartea)

  • 09:00-09:30 Sarrera
  • 09:30-11:00 Sentsibilizazio jolasak, ume itsu baten egoera lehen pertsonan biziz. Kirol jolasak
  • 11:00-11:30 Hamaiketakoa
  • 11:30-13:00 Talde eta ekintza aldaketa
  • 13:00-13:30 Taldeen arteko eskupilota jolasak
  • 13:30-14:00 Irteera

Apirilak 13 (eguaztena)

  • 09:00-09:30 Sarrera
  • 09:30-11:00 Pala-tenis pilota eta zesta puntako erremintak probatu eta erabiltzen ikasi
  • 11:00-11:30 Hamaiketakoa
  • 11:30-13:00 Talde eta ekintza aldaketa
  • 13:00-13:30 Taldeen arteko eskupilota jolasak
  • 13:30-14:00 Irteera

Ume bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu, %50eko beherapenagaz. Izena eman nahi dutenek Arati Galapan enpresagaz harremanetan jarri beharko dira 666 025 389 telefono zenbakira deituz. Edukiera mugatuko ekintzak izango dira.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak