→Zeberio

Zeberioko Austarri Mendi Taldeak irteera egingo du Moncayora irailean

Irailaren 18 eta 19an irteera egingo du Zeberioko mendi taldeak Moncayo aldera Campiña (2.049 metro) eta Moncayo mendietara (2.315 metro), Moncayoko parke naturalean kokatutakoak. Irteera irailaren 18an izango 07:30ean eta itzulera 19an, 20:00ak inguruan. Irteera honekin, Austarrik hasiera emango dio irteeren programazioari, momentura arte koronabirusak mendi taldearen jarduera programa etenduta zeukalako.

Austarri Mendi Taldeko kideak // Geuria

La Bardena Blancatik 50km baino gutxiagora, Gaztelako goi-ordoki eta Ebroko sakonune artean, Moncayo mendilerroa Iberiar Mendikatearen erdialdean kokatu beharrekoa da, Duero eta Ebroko arro hidrografikoen artean. Moncayo gailurra (2.315mt) harro eta ikusgarri azaltzen da mendi sistema honetako puntu altuen gisa.

Austarri Mendi Taldea, irteera batean // Austarri

Bere erliebe bereizgarriak, begetazio hostotsua, fauna eta flora anitza, iturri eta uren ibilerek mendi inguru honi lehen mailako aberastasun paisajistikoa ematen diete.

Moncayo 1978tik Parke Natural izendatu zuten bertan aurkitzen diren goi mailako baliabide naturalak zaindu eta babesteko: baliabide ekologikoa, biologikoa, paisajistikoa eta baita mikologikoa ere. Begetazioa txundigarria bada, fauna ez da gutxiagorako: azeriak, basurdeak, azkonarrak, orkatzak, arrano txikiak, arrano beltzak, Bonelli arranoak, mokokerrak, harkaitz-txoriak, hegatxabalak, belatxinga mokohoriak, zozoak, okil handiak, txantxangorriak… ikus daitezke bertan. Mendiaren eta argazkilaritzaren maitaleentzako irteera oso gomendagarria.

Candinara irteera, 2020an // Austarri

Izena emateko

Interesdunek irailaren 11ra arte izena eman dezakete telefonoz edo e-postaren bidez. Irteeraren prezioa 50 eurokoa izango da bazkideentzat eta 60 euro gainontzekoentzat. Prezio horrek barne hartuko ditu autobus zerbitzua,18ko afaria, logela eta 19ko gosaria. Transferentzia ere egiteko aukera dago, eta mendi taldekoek hurrengo kontu korrontea prestatu dute. BBK: 2095 0164 20 9111623602

Jesus Zubiaur eta Iñigo Urkiaga (Austarri Mendi Taldea): “Zeberion 1.000 gara; bada 200 herritar Austarri Mendi taldeko bazkideak dira”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak