→Zeberio

Gidari bat hil da Zeberion, bere ibilgailuarekin magal batetik behera erorita

87 urteko gizon bat hil da bart Zeberion izandako trafiko-istripu larri batean, 4×4 ibilgailuarekin errepidetik irten eta mendi-magal batetik erori ostean. Ezbeharra atzo 21:00ak aldera gertatu zen Zeberioko Elorrea auzoan.

Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, lur orotako ibilgailu bat, Nissan Terrano II bat, galtzadatik irten zen atzo gauean eta magal batetik erori zen. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren eta biktima artatu zuten, baina osasun-langileek bizkortzeko maniobrak egin zituzten arren, ibilgailuaren gidaria, 87 urteko gizonezko bat, hil egin zen.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, istripua nola gertatu den argitzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak