→Zeberio

Errusiaren inbasioaren aldeko pintadak egin dituzte Zeberioko Batzokiko fatxadan

Joan den astearteko goizaldean Errusiaren aldeko pintada batzuk agertu ziren Zeberioko batzokian. Zeberiokoaz gainera, Larrabetzu, Lezama, Lemoa, Loiu eta Armintzako batzokietan ere Errusiak Ukraina inbaditu izana babesten duen Z hizkia eta igitaiaren eta mailuaren sinboloak agertu dira aipatutako batzokietako fatxadetan

Zeberioko batzokia // Bizkai Buru Batzar

Joan den astearteko goizaldean Errusiaren aldeko pintada batzuk agertu ziren Zeberioko batzokian. Zeberiokoaz gainera, Larrabetzu, Lezama, Lemoa, Loiu eta Armintzako batzokietan ere Errusiak Ukraina inbaditu izana babesten duen Z hizkia eta igitaiaren eta mailuaren sinboloak agertu dira. Zeberioko kasuan, eraikinaren fatxadan eta baita sarrerako ateetan ere egin dituzte pintadak, gorriz.

“Bizkai Buru Batzarrak erabat eta sendotasun osoz salatu nahi ditu Ukrainatik Euskadira iritsi diren errefuxiatuen oinarrizko eskubideen eta gizaduintasunaren aurkan egiten duten ekintza zarpail, bandaliko eta justifikaziorik gabekoak”, salatu du. “Jarduera ulertezin hauek agerian uzten dute egileen zitalkeria eta eskrupulorik eza Europan ematen ari den drama erraldoi honen aurrean”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak