→Zeberio

Bideoa | Juan Manuel Etxebarriak bisita gidatu berezia egin die Zeberioko eskolako haurrei

Pasa den azaroaren 16an, Zeberioko Zubialde eskolako haurrek ibilaldi berezia egin zuten herriko auzoetan barrena, Juan Manuel Etxebarria filologoagaz batera. Eskolako autobus biak 09:55etan heldu ziren Ermitabarriko Paduako San Antonio guruztokira, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleekin.

Alkateak tenpluko ateak ireki zizkien, eta eraikinaren garrantzi historikoaz berba egin ostean, haurrek ipuinak kontatu zituzten bertan. Bukatu ostean, tipi-tapa abiatu ziren herriko auzoetan barrena: Olabarri, Isasi, Leitoki, Uratza, Ugarte… leku bakoitzeko eraikin eta egitura historikoen jatorria ezagutzeko aukera izan zuten gaztetxoek.

Argazkiak | Zubialdeko ikasleek Zeberion barrena ibilaldia egin dute Juan Manuel Etxebarriagaz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak