→Zeberio

Bideoa | Itxialdiaren osteko lehen bolo-tirada, Zeberioko Ermitabarri auzoko bolatokian

Azaroaren 6an itxialdiaren osteko lehen bolo-txapelketa antolatu zuen Zeberioko Iturripe elkarteak Ermitabarri auzoko bolatokian. “Urtean birritan egiten dugu bolo-tirada: Ermitabarriko San Antonio jaietan (ekainean)”, azaldu du Mari Jose Arrizabalaga Uria Iturripe elkarteko kideak. “Gaurkoan, ostera, herrian urtean zehar antolaketa-lanetan laguntza eman gaituztenei eskerrak emateko ‘gure eguna’ dugu”. Horrela, azaroaren 6an bolo-txapelketa, merienda eta OstiKda elektrotxarangaren kontzertua prestatu zuten elkartekoek San Antonioko tenpluaren parean.

“Denbora asko egon gara ezertxo ere prestatu barik”, izan dira Nerea Romero Artiñano Iturripeko kidearen berbak. Zapatukoa itxialdiaren osteko Ermitabarriko lehen jaia izan zen, eta bolo partida prestatzen ari zirela ez zekiten zer nolako giroa egongo zen. “Orain artean antolatzaileen arteko bazkaria egin izan dogu urtero, baina egoera aldatu denez jai antzeko arrastia prestatu dogu aurten”.

Bolo-partidaren ostean eta gau hotzaren iluntasunean, urdai ogitartekoa eta garagardoaz lagunduta OstiKda elektrotxaranga punkiaren kontzertuaz gozatu zuten Ermitabarrira hurbildu zirenek

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak