→Zeberio

Argazkiak | Iturripe elkarte zeberioztarraren bolo-partidak eta kontzertuak Ermitabarriko auzotarrak elkartu ditu

Covid-19ak eragindako itxialdiaren osteko lehen bolo-partida antolatu zuen Iturripe kultur elkarteak azaroaren 6an, Zeberioko Ermitabarri auzoko bolatokian. 17:00ak aldera, eguzkiaren argia jaisten hasita, auzotarrak San Antoniora hurbiltzen hasi ziren, zapatuko arrastiko lehen traguak edaten eta jai giroa arnasten.

Bolo partida // Geuria

Covid-19ak eragindako itxialdiaren osteko lehen bolo-partida antolatu zuen Iturripe kultur elkarteak azaroaren 6an, Zeberioko Ermitabarri auzoko bolatokian. 17:00ak aldera, eguzkiaren argia jaisten hasita, auzotarrak San Antoniora hurbiltzen hasi ziren, zapatuko arrastiko lehen traguak edaten eta jai giroa arnasten. Beste batzuk Ermitabarriko bolatokira hurbildu ziren, bolo-partidaren entseguak ikusten. Urtero bezala, Ermitabarriko sarrera eta irteera behar bezala seinaleztatu zuten elkartekoek, trafiko-arazoak ekiditeko.

Entseguen ostean, bolo-tirada hasi zen, 18:30ak aldera, eta nagusiez gainera, gazteek ere parte hartu zuten bertan, antzinako tradizio honi ikusgarritasuna emonez. Zeberiotarrak ez ezik, hainbat arabatar hurbildu ziren partida jokatu ahal izateko. Benetan giro polita bizi zuten Zeberioko auzoko herritarrek zapatuko arrastian. Gaua helduta eta partida bukatuta, jaia San Antonio tenplu parean jarraitu zuten herritarrek, OstiKda elektrotxaranga punkiaren eskutik, Euskal Herriko erreferenteak diren abesti ugariren bertsioak eginez. Abestien artean, herri merienda izan zuten bertara hurbildu zirenek.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak