→Zeberio

Antzinako lauzak topatu dituzte Zeberioko Galtzada Errealean, garbiketa-lanak egiten ari zirela

Zeberioko Udalak aurkikuntza garrantzitsua egin du Ermitabarritik igarotzen den Galtzada Errealean garbiketa eta inausketa-lanak egiten ari zela. Langileak Karabiko gurutzagune eta Etxebarriko bidearen arteko 500 metroetan lanean ari ziren

Aurkitutako lauzak, garbiketa-lanetan // Zeberioko Udala

Zeberioko Udalak aurkikuntza garrantzitsua egin du Ermitabarritik igarotzen den Galtzada Errealean garbiketa eta inausketa-lanak egiten ari zela. Langileak Karabiko gurutzagune eta Etxebarriko bidearen arteko 500 metroetan lanean ari ziren: “Galtzada Errealeko bidea erabat utzita zegoen tarte horretan eta garbiketa-lanak egitea erabaki genuen”, azaldu du Karlos Idirin Zeberioko alkateak.

Zeberioko Karabia, guztiz garbituta // Geuria

Lan horietan sastraka eta soberako lurra kendu eta hodiak jarri dituzte. Garbitutako lursailaren gainean Arabako harrobi batetik ekarritako harriak jarri dituzte langileek, “oinez edo bizikletan dabiltzan erabiltzaileentzako egokia”. Lurra kentzen ari zirela, Galtzada Erreal originalean erabili zituzten harri zabalak topatu dituzte langileek: “10 metroetan zehar agertu dira harri horiek eta kendu baino, horiek eskuz garbitu eta agerian uztea erabaki dugu, Galtzada nolakoa zen ikusi ahal izateko”, gehitu du alkateak.

Galtzada Errealaren garbiketa lanetarako 17.854 euro bideratu ditu Zeberioko Udalak eta 15 eguneko lanak aurreikusi ditu, joan den maiatzaren 26tik hasita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak