→Zeberio

Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak bertan behera utzi ditu urtarrileko saioak

Urte hasierarako pentsatuta zituen eskola kirola guztiak bertan behera utzi ditu Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Bizkaiko Foru Aldundiak Kirol Eskola programa bertan behera uztea erabaki duelako.

Pelota Eguna, Zeberion, 2021ean // Geuria

Urte hasierarako pentsatuta zituen eskola kirola guztiak bertan behera utzi ditu Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Bizkaiko Foru Aldundiak Kirol Eskola programa bertan behera uztea erabaki duelako. “Eskola-kirola Foru Aldundien eskumen esklusiboa izanik, Foru-erakundeak osasun-sailaren gomendioarekin bat egitea erabaki du”. Horren ondorioz urtarrilaren 10etik 28ra programatuta zeuden kirol jarduera guztiak bertan behera geratu dira. Bizkaiko Eusko Pilota Federazioaren kasuan, zehazki, urtarrilaren 7an, 8an eta 9an programatuta zeuzkan txapelketa eta ekintza guztiak bertan behera uztea erabaki du Foru Aldundiak. Asteburu horren barruan zegoen Zeberioko Zubialdeko frontoian jokatu beharrekoa zen Bizkaiko Eskuz Banakako Eskolarren Txapelketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak