→Zeberio

156 litro esne bildu dituzte Zeberion, Zaporeak elkarteak Lesbosera bidaltzeko

Esne bilketa egin du Zaporeak Elkarteak Bizkaian. Zeberio bilketa puntu izan da eta bertako herriko dendan 156 litro esne bildu dituzte. 

156 litro esne bildu dituzte Zeberion, Herriko dendan // Utzitakoa

Esne bilketa handia egin du Zaporeak Elkarteak Bizkaiko 30 herrietan, hala nola, Hego Uribe eskualdeko lautan. Zeberio bilketa puntu izan da, eta bertako herriko dendan 156 litro esne bildu dituzte. 

Oraindik ez dakite zehazki zenbat litro esne jaso dituzten lurralde osoan, baina “40.000 litro esne baino gehiago” izango direla adierazi dio GEURIAri Bea Amorena Zaporeakeko Bizkaiko koordinatzaileak.

4.000 litro esne baino gehiago bildu dituzte Basaurin, Lesboseko errefuxiatuentzat

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak