→Zeberio

Zeberioko Gazte Asanbladako bost kide identifikatu dituztela salatzeko kontzentrazioa deitu dute

Zeberioko Gazte Asanbladak salatu duenez, dagoeneko bost kide identifikatu dituzte. Egoera horren aurrean, kontzentrazioa deitu dute irailaren 20an.

ZEBERIOKO URKIAGA TXIKERRA GAZTETXEA / ZGA

Zeberioko Gazte Asanbladak Zubialde ondoan dagoen Urkiaga Txikerra baserria okupatu zuen joan den ekainean. Ordutik, Zeberioko Gaztetxea izango dena txukuntzen ibili dira Gazte Asanbladako kideak auzolanen bitartez, eta salatu dutenez, “egunero”, Ertzaintza bertaratzen ari da, “modu oldarkorrean, lanean dauden kideak identifikatzera”. Dagoeneko bost kide identifikatu dituztela salatu dute Gazte Asanbladatik. Uztailean bi kide auziperatu zituzten.

“Egoera horren aurrean, asanbladak edozein motatako keinu eta babesa eskertuko luke. Horretarako, irailaren 20an, ostiralez, kontzentrazioa deitu dugu”, diote. Elkarretaratzea irailaren 20an, 20:30ean izango da Zeberioko udaletxearen aurrean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak