Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Herriko Gazteen Lagunarteko Partida eta Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako partida antolatu ditu gaur arrastian, Zubialdeko frontoian, 18:00etan. Ekitaldia Herriko Gazteen Lagunarteko Partida birekin hasiko da. Lehenengo txandan Aratz eta Markel Eki eta Gariren aurka arituko dira; Bigarrenean, Eneko eta Kimetz Udane eta Ametsekin arituko dira jokoan. Jarraian Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako hiru partida jokatuko dira: Arrankudiagako Inhar eta Beñat, Arrigorriagako Jurgi eta Arhane eta Areatzako Aran eta Euri. Iurretako Zuhaitzen partida bertan behera utzi behar izan dute.
