→Zeberio

Pelota partidak eta Kantu Koloreren kontzertua antolatu dituzte Zeberion gaur

Gaurko arratsaldea haurrentzat diseinatu dute Zeberion pelota partida eta Kantu Koloreren ikuskizunagaz, Zubialden.

Haurrak, pelotan jokatzen // Geuria

Gaurko arratsaldea haurrentzat diseinatu dute Zeberion pelota partida eta Kantu Koloreren ikuskizunagaz Zubialden. 17:15etan pelota partidak antolatu ditu Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Zubialdeko frontoian. Bertan lagunen arteko partidak jokatuko dituzte, topaketak hurrengoak izanik:

  • Kimetz E. – Amets / Udane – Kimetz U. (Zeberio)
  • Bikendi – Eki (Igorre)
  • Aratz – Gari (Arrigorriaga)
  • Markel – Gari (Arrigorriaga)
  • Zuhaitz – Aratz (Iurreta)

Ondoren, Bizkaiko Eskolarteko txapelketako partidak jokatuko dituzte, topaketak honako hauek izanik:

  • Inhar – Beñat (Igorre)
  • Arhane – Eneko (Basauri)
  • Aran – Euri (Dima)

18:00etan Kantu Kolore taldearen kontzertua izango dute haurrek aterpean, ‘Ametsen Urtebetetzea‘ ikuskizunagaz: “Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko festa bat prestatu diote. Amets bere urtebetetzea ahaztu dutelakoan dago, baina azkenean berak emango die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik izkutuena kontatzean… Taldearen lehen filmean oinarriturik, ikuskizunak zuzeneko musika du eta dibertitzeaz gain, hainbat balore lantzen ditu, hala nola solidaritatea, adiskidetasuna eta besteenganako errespetoa, besteak beste”. 20:00etan Gorka Aguinagaldek ‘El Regrueso de Patxi’ izeneko bakarrizketa eskainiko die helduei, baserritar burugogor eta harroputz baten istorioak plazaratuz. Koronabirusaren egoera ikusita, Zeberioko Udalak azaldu zuen tarte gehiago utziko zuela eserlekuen artean, prebentzio neurri modura, eta maskara jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da.

Azaroaren 28an, domeka, nekazaritzako produktuen azoka egingo dute Zubialden, eta edukiera kontrolatuta egongo dela adierazi zuen Karlos Idirin herriko alkateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak