→Zeberio

ETB1eko ‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa Zeberiora helduko da datorren astean

Zaratamo, Usansolo eta Ugaoko grabaketa saioen ostean Zeberioren txanda heldu da: otsailaren 24an ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi saioko grabaketa egingo dute 20:00etan, plazako frontoian.

Herri Txiki Infernu Handi // Geuria

Zaratamo, Usansolo eta Ugaoko grabaketa saioen ostean Zeberioren txanda heldu da: otsailaren 24an ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi saioko grabaketa egingo dute 20:00etan, plazako frontoian. Zeberioko Udalak iragarri du saiora joateko asmoa duten interesdunek gonbidapenak eskuratu beharko dituztela eta horiek udaletxean daude dagoeneko, amaitu arte. Grabaketa saioan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela azpimarratu dute Zeberioko Udaletik.

Umorea eta entretenimendua nagusi izango dira hilaren 24an Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen eta Sebastian Lizaso bertsolariaren eskutik.

Herri Txiki Infernu Handi, joan den urtarrilean, Ugaon // Geuria

 

Argazkiak | ‘Herri Txiki Infernu Handi’ ETBko saioa grabatu dute Ugaon

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak