Zeberioko Udalak heziketa fisikoko eta muskulazioko ikastaroak antolatu ditu. Klaseak astearte eta ostegunetan egingo dituzte eta lehen saioa urriaren 5ean izango da Eskola Zaharrean.
Astearte eta ostegunak
- 17:00etatik 17:45ak arte Muskulazioa
- 18:00etatik 18:45ak arte Heziketa fisikoa
- 19:00etatik 19:45ak arte Heziketa fisikoa
- 20:00etatik 20:45ak arte Mantentze gimnasia
Klaseetan izena emateko azken eguna irailaren 24a izango da eta modu bitan egin daiteke: Zeberioko udaletxean, aurrez-aurre edo 94 648 10 79 telefono zenbakira deituz.
