Marmitakoa, gisatua edo paella daude aukeren artean. Ekainaren 25a arte dute herritarrek botoa emateko aukera, Zeberioko Udalaren webgunean.
Bakailao eta patata tortilla txapelketez gain, ‘Sandonietako’ hirugarren lehiaketa gastronomikoa izango da Zeberioko herritarrek erabakiko dutena.
Era berean, ekainaren 26ra arte dago aukera Zeberioko jaiak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketara edozein herritar aurkez daiteke eta bi kategoria ezarri dituzte: alde batetik, 14 urte bitartekoa, umeen taldea, eta bestetik, 15 urtetik gorakoa, helduen taldea.
