Andoni Cintado Zeberioko kirolariak 2021eko maiatzean irabazi zuen hirugarren aldiz titulu hau eta joan den urtarrilaren 29an Alakanteko Camilo Cano pabilioian borrokatutako laugarren honetan azaldu du “esperientzia polita bezain gogorra” izan dela: “Oraingo honetan hiru borrokaldi izan ditut: lehen konbatean Madrilgo gazte baten aurka aritu nintzen, azken bolada honetan primeran aritu izan dena. Borrokaldian ziur aritu nintzen eta distantzia zegoen markagailuan“.
“Hurrengo bietan benetan kostatu zitzaidan aurrera egitea, aurkari gogorrak eta ezagunak izan zirelako. Ramon izeneko kataluniarragaz hamar alditan borrokatu izan naiz bizitzan zehar eta beragaz izandako saioan justu eta larri ibili nintzen. Finala Raul Corredor madrildarraen aurka izan zen. Azken bi txapelketetan bere aurka aritu izan naiz”, azaldu dio kirolariak GEURIAri. “Gainera lagunak gara eta iazko Joko Olinpikoetan laguntza lanetan aritu ginen elkarrekin”, gehitu du. Kirolariak eskerrak eman dizkie senide eta lagunei eta hurrengo hitzordua Arabiar Emirerri Batuetan izango dela aurreratu du.

Andoni, aurtengo garaipena ospatzen, urtarrilaren 29an // Utzitakoa

Andoni, 2021eko garaipenean // Utzitakoa

Andoni, podiumean, 2020ko garaipenean // Utzitakoa

Andoni, 2019an // Utzitakoa
