→Zeberio

Bideoa | Zeberioko eskolak Joseba Sarrionandia gonbidatu du Idazleak Ikastetxeetan programan

Atzo goizean Joseba Sarrionandia gonbidatu zuen Zeberioko Zubialde eskolak Idazleak Ikastetxetan programaren barruan: “Urte asko daramatzagu Idazleak Ikastetxetan programan”, azaldu du Nuria Korta Zubialde eskolako zuzendariak. “Proiektu honen helburua euskal idazleak eta euren lanak ezagutu, aztertu eta idazlea bera eskolara ekartzea da”. Programan hasi zirenetik,  bertan izan dira Miren Agur Meabe eta Patxi Zubizarreta bezalako idazleak gonbidatu dituzte. “Aurten Joseba Sarrionandiaren txanda izan da. Lan guztietatik pasarte batzuk aukeratu ditugu eta horien inguruan hausnarketak egin ditugu”, izan dira zuzendariaren berbak.

Horrela, atzokoan, idazlearen letra batzuk musikatu zituzten Sarrionandiak, Dana pianojoleagaz batera. Ikasleek be kantu batzuk prestatu zizkioten euskal idazleari: zentrora heldu bezain pronto, eskola osoak korro bat egin zuten sarreran eta ondoren, liburutegietan zenbait kanta bota zizkieten gonbidatu bereziei: “Euskal idazleak ezagutzeaz gainera, programaren beste helburu bat euskal kultura zabaltzea eta ikasle gazteak literaturan eta irakurzalertasunean murgiltzea da”, laburbildu du Kortak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak