→Zeberio

1943an azken aldiz erabili zen Albitzuko karabia berreskuratu du Zeberiok

Albitsuko karabia berreskutatze lanen ondoren / Zeberioko Udala

Herriko ondarea berreskuratzeko lanetan darrai Zeberioko herriak. Oraingoan, Albitzu auzoan dagoen karabia atondu dute. 1943. urtean erabili zen azkenengoz karabia: auzo guztiarentzat karea sortzen zuen. Juan Manuel Etxebarria auzotarraren etxebarriatarrek eta Zeberioko iriondotarrek piztu zuten azken biderrez karabia 1943an. Karabira heltzeko bidea atontzeko lanak bukatu dituzte eta panel informatibo bat jarriko dute bertan.

Albitzuko karabia berreskutatze lanen ondoren / Zeberioko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak