→Zeberio

% 10,6ko langabezia-tasa du Zeberiok, iaz baino 5 puntu gehiago

59 langabetu daude Zeberion, iaz baino 29 gehiago. Azken lau hilabeteetan, pandemiaren erdian, guztira 14 langabe gehiago zenbatu dituzte herrian.

59 langabetu daude Zeberion, iaz baino 29 gehiago // Argazkia: Zeberioko Udala

Lanbidek argitaratu dituen ekaineko datuen arabera, 59 langabetu daude Zeberion, iaz baino 29 gehiago. Langabezia-tasa % 10,6koa da, iaz baino 5,1 puntu gehiago. 59 langabetuetatik 30 emakumeak dira (% 11,1) eta 29 gizonak (% 10,1).

Adinari dagokionez, 25 eta 44 urte bitartekoen tarteak ditu langabetu gehien, 30ekin (17 emakume eta 13 gizon). Gertu, 45 urtetik gorakoen tartea dago 22 langaberekin: 13 gizon eta 9 emakume. Azkenik, 25 urtetik beherakoen kasuan, guztira 7 langabetu daude: 4 emakume eta 3 gizon.

Iazko ekainetik % 96,67 igo da langabezia-tasa Zeberion (29 langabe gehiago). Zehazki, 2019ko ekainean 30 ziren langabezian zeudenak (% 5,5). Bizkaian langabezia-tasa % 14,6an dago eta EAEn % 13,5ean.

Hiletik hilera

Iaztik gaur egunera bitartean egon den gorakadak Covid-19aren pandemiarekin du zerikusia. Pandemia hasi aurretik, 2020ko otsailean, 45 langabetu zeuden Zeberion.

Hilabetetik hilabetera hau izan da langabeziaren bilakaera Zeberion: otsailetik martxora 7 langabe gehiago erregistratu zituzten Lanbiden, martxotik apirilera 1 gehiago, apiriletik maiatzera 2 gehiago, eta maiatzetik ekainera 4 gehiago.

6.793 langabe eskualdean

Lanbidek publikatu dituen datuen arabera, ekainean 6.793 langabetu zenbatu dituzte Hego Uriben. Eskualdean Basaurin daude langabetu gehien (3.178, % 16,7), Galdakaoren (1.707, % 11,7), Arrigorriagaren (777, % 12,6), Etxebarriren (677, % 11,2), Ugaoren (274, % 13,2), Zaratamoren (121, % 14,5) eta Zeberioren (59, % 10,6) aurretik.

📊 DATUAK | 6.793 langabetu daude ekainean Hego Uribe eskualdean, maiatzean baino 95 gehiago

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak