→Zeberio

Liztor asiatikoen inguruko berbaldia egingo dute Zeberion

Datorren otsailaren 26an Liztor Asiatikoaren inguruko solasaldia antolatu du Zeberioko Udalak 11:00etan, Gaztelekuan (plazan).

Liztor arrunta, Vespa vulgaris // Geuria

Datorren otsailaren 26an Liztor Asiatikoaren inguruko solasaldia antolatu du Zeberioko Udalak 11:00etan, Gaztelekuan (plazan). Saioan hainbat gai jorratuko dituzte: kanpainaren garrantzia, iazko kanpainaren balorazioa, tranpen osagaiak eta erreginak harrapatzeko tranpen banaketa eta jarraipena.

Sarrera doakoa izango da eta edukiera bete harteko espazioa egongo da bertan eta osasun neurriak bete beharko dituzte saiora hurbilduko direnek, musukoa jantzita eroatea derrigorrezkoa izanik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak