→Zeberio

‘Nekazaritza ereduak gaur egungo baserritar eremuan’ hitzaldia eskainiko dute Zeberion, ‘Maiatz Gorrian’

Zeberion ‘Nekazaritza ereduak gaur egungo baserritar eremuan: Erronkak, oztopoak eta potentzial iraultzailea’ hitzaldia prestatu dute apirilaren 27an, Eskola zaharrean, 18:00etan. Talde komunalak, nekazari txikiak eta jornaleroak izango dira hitzaldiko gonbidatuak.

Zeberioko Saldarian auzoa // Geuria

Apirilaren 27tik hasita eta maiatzaren 6ra arte ‘Maiatz Gorria’ antolatu dute Zeberioko Gazte Asanbladak, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak, Izituk, Momoak-ek, Txarraska eta Arrigorriagako Gaztetxeak, Zizpak, Batu Elkarlaguntza Sareak eta La Fabrika kolektiboak.

Zeberion ‘Nekazaritza ereduak gaur egungo baserritar eremuan: Erronkak, oztopoak eta potentzial iraultzailea’ hitzaldia prestatu dute apirilaren 27an, Eskola zaharrean, 18:00etan. Talde komunalak, nekazari txikiak eta jornaleroak izango dira hitzaldiko gonbidatuak.

Maiatz Gorria, eskualdean

Arrigorriagako jarduerez gainera ekitaldi gehiago prestatu dituzte Hego Uriben zehar:

  • Apirilak 27, Zeberio | ‘Nekazaritza ereduak gaur egungo baserritar eremuan: Erronkak, oztopoak eta potentzial iraultzailea’ hitzaldia. Zeberioko Eskola Zaharrean, 18:00etan
  • Apirilak 28, Galdakao | Ozen! LGTB asanbladaren aurkezpena. Galdakaoko Herri Gunean, 19:00etan
  • Apirilak 29, San Migel |
    • Pankartak egiteko auzolana, 18:00etan
    • Emakumeen bizipenak eta borrokak lan feminizatuetan eta ‘Las Kellys’ kale-zinema, 19:00etan
  • Apirilak 30, Arrigorriaga | Jiu Jitsu tailerra eta herri bazkaria. gaztetxean 11:00etan hasita
  • Maiatzak 1, Basauri | Mendi martxa eta bokata-bazkaria (nork bere bazkaria eraman beharko du). Txarraskan, 11:00etan. Gero, Bilboko manifestaziora joateko deialdia egin dute, Etxebarrieta Anaien Plazan, 17:00etan
  • Maiatzak 4, Galdakao | ‘Greba borroka-tresna modura’, grebalarien arteko mahai-ingurua. Herriko Bentan, 18:00etan
  • Maiatzak 5, Arrigorriaga | ‘Emakume Migratu Feministak’ hitzaldia, Gaztetxean, 19:00etan
  • Maiatzak 6, Basauri | ‘Raval VS Blackstone. Etxebizitzaren borroka eta garaipen esperientzia’. Ondoren kontzertuak egingo dituzte. Txarraska gaztetxean, 18:00etan hasita
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak