→Zeberio

Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak ate irekiak prestatu ditu iraila hasieran

Zeberioko Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak tako tailerra eta ate irekiak antolatu ditu datorre irailaren 8an eta 9an, 19:00etatik 20:30etara, bost urtetik gorakoentzat, Zubialde plazako frontoian.

Zubialdeko frontoia // Geuria

Zeberioko Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak tako tailerra eta ate irekiak antolatu ditu datorre irailaren 8an eta 9an, 19:00etatik 20:30etara, bost urtetik gorakoentzat, Zubialde plazako frontoian. Takoak egiteko ikastarotxoa nagusientzat zuzenduta dagoela azaldu du Iñigo Urkiaga pilota eskolako zuzendariak: “Txikiekin eskupilotan jokatuko dugu bien bitartean. Gure helburua jendea frontoira erakartzea da, klubean izen-emate gehiago izateko“.

Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubean izena eman nahi dutenek modu bitan egin dezakete: irailaren 8an eta 9an frontoian egongo den entrenatzaileari komunikatu edota 639 373 786 telefono zenbakira deituta erreserba eginez. Ikasturte berriaren hasiera eguna irailaren 13a izango da, pelotari bakoitza dagokion kategorian.

Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubaren kartela // Utzitakoa

Urkiagak azaldu du ikastaroaren kartelak, Zeberion ez ezik Ugaon ere jarri dituztela: “Ugaoko gazteak ere espero ditugu. Azken batean, Ugaon ez dago pelota klubik eta aukera hori ez da existitzen herrian. Zeberioko ateak zabalik dituzte pelotan aritzeko”.

Zubialdeko frontoia // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak