→Zeberio

Güeñesetik Itsasorainoko ‘autopista elektrikoaren’ aurkako mendi-martxa antolatu du Zeberio eta Ugaoko EH Bilduk

Datorren maiatzaren 14an Gueñesetik Itsasora (Gipuzkoa) doan 73,5kmko luzeera duen ‘autopista elektrikoa’ren bi hariko goi tentsioko linearen aurkako mendi-martxa prestatu dute Zeberio eta Ugaoko EH Bildukoek

Sai zuria // Wikipedia

Datorren maiatzaren 14an Gueñesetik Itsasora (Gipuzkoa) doan 73,5kmko luzeera duen ‘autopista elektrikoa’ren bi hariko goi tentsioko linearen aurkako mendi-martxa prestatu dute Zeberio eta Ugaoko EH Bildukoek. 2021ean martxan jarri nahi zuten 60 milioi euroko linea elektriko horretan 70 metroko garaierako 132 dorre elektriko daude, “horietako 3 Zeberioko lurretan”, Zeberioko EH Bilduko ordezkarien arabera. “Momentu honetan martxan ez badago ere, azpiegiturako zati handienak jarrita daude gaur egun”.

“Espainiako Sare Elektrikoak (Red Eléctrica de Españak, gazteleraz) 2009an aurkeztu zuen proiektua, 2011n informazioa eta alegazioak jasotzeko prozesua abiarazi zuen, eta 2012an onartu zuten ingurumen eraginari buruzko txostena. Geldialdia hasi zen orduan: 2017 ingurura arte ez zuten informaziorik eman proiektuari buruz. Urte hartan hasi zen martxan berriz REE, eta lanean hasteko baimen guztiak lortu zituen: exekuzio proiektua aurkeztu zuen, Espainiako Gobernuak «onura publikoko» proiektu izendatu zuen, eta obrak hasteko baimena eman zioten. Prozesu horretan tokiko arauak kontuan hartu ez izana egotzi diote enpresari; salatu dute ingurumena babesteko legeak urratu dituela”, azaldu dute Güeñes Itsaso autopista elektrikoaren kontrako koordinadoratik.

“2020an ondoko herrietan lanak egiten hasi ziren eta beharrezkoa ez den proiektu hau isilik igarotzen ari da Zeberioko herritarren artetik”, azaldu du Laxia Olagorta EH Bilduko zinegotziak. Olagortak gehitu du halako azpiegitura elektrikoa beharrezkoa ez izateaz gain, honek ingurumen eta osasun arazoak ekar ditzakeela: “Inguruko herrietako zonalde jakin batzuetan sai zuria eta belatza bizi dira eta proiektu honek kalte handiak sor diezaieke, besteak beste”.

Horrela, 2020an burutzeko asmoa zuten Artanda mendira joateko mendi-martxa berrartu du Ugao eta Zeberioko EH Bilduk eta maiatzaren 14an igoera egingo dute Artandara: “Ugaotik abiatuko da zutabe bat eta Zeberiotik beste bat 12:00etan Artandako gailurrean lotzeko azpiegitura honen aurkako salaketa egiteko, inguruko herritara deia ere zabaldu da”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak