→Zeberio

Rojo Telón konpainiak ‘Nudo’ obra eroango du Zeberiora zapatuan

Urriaren 2an, hurrengo zapatuan, Rojo Telón konpainiaren ‘Nudo’ ikuskizunaz gozatu ahal izango dute zeberioztarrek Zubialdeko plazako aterpean, 18:30ean.

Ugaoko San Bartolome egunean eskainitako saioaren momentu bat

Urriaren 2an, hurrengo zapatuan, Rojo Telón konpainiaren ‘Nudo’ ikuskizunaz gozatu ahal izango dute zeberioztarrek Zubialdeko plazako aterpean, 18:30ean, Zeberioko Udalaren eta Berdintasune Zeberioren eskutik. Ana Cuervas, María Salmerón eta Begoña Peñarandak etengabeko mugimenduko ikuskizun harrigarri eta dibertigarria eskainiko dute edozein adineko publikoarentzat: umorea, akrobaziak, jauziak, musika eta malabareak ikuskizunaren ardatz nagusia izango dira.

Umoretik eta zirku berritik abiatuta, hiru pertsonaiek gorputzaren eta mugimenduaren bidez sortutako unibertsoa hartzen du abiapuntu, zirkua lengoaia gisa erabiliz. Lurretik muturrak lotzen eta gaur hitz egin nahi duen korapilo hori airean askatzen. Umorearen, interpretazioaren eta zirku-tekniken (airekoak eta lurzorukoak) bidez, mundu desberdinak zeharkatuko dituzten hiru emakume, publikoa melenga dadin eta esperientzia “zerutiarra” bizi dezan.

Begoña Peñaranda, Ugaoko ikuskizunean // Geuria

‘Nudo’ antzezlana Ugaoko San Bartolome egunean ikusi ahal izan genuen institutuko kirol pistan, pasa den abuztuaren 24an, eta bertako ikusleek ikuskizun ahaztezin baten oroimena eroan zuten etxera, jaiak ospatu behar ziren astean. Zeberioko emanaldiaren kasuan ere osasun neurriak era zorrotzean jarrituko direla iragarri du Udalak, eserlekuen tartean gutxieneko distantzia errespetatuz eta musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izanik.

‘Nudo’ antzezlanak San Bartolome eguna argitu du Ugaon

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak