Aurten ere Olentzeroren harrera egingo dute Zeberion, kalejira barik. Iaz Zubialdeko frontoian antolatu bazuten ere, aurten aterpean prestatuko dute Euskal ikazkin famatuaren harrera, 18:00etan. Bertan Gabon kantak abestuko dituzte eta Olentzerori berari gutuna emateko aukera izango dute zeberioztarrek. Antolaketatik azaldu dute osasun neurriak modu zorrotzean beteko dituztela, eta, hortaz, musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da.

Olentzero, umeen aurrean // Geuria
