→Zeberio

Argazkiak | Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubeko gazteek pilotakada eredugarriak eman dituzte lehen Pelota Egunean

Urriaren 17an Pelota Eguna antolatu du Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Zubialdeko frontoian, 10:30ean. Bertan, pilota eskolako pilotari gazteak izan ditugu kiroltasunez partida borobilak jokatzen.

Pilotari gazteak, elkarri eskua ematen // Geuria

Urriaren 17an Pelota Eguna antolatu du Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Zubialdeko frontoian, 10:30ean. Bertan, pilota eskolako pilotari gazteak izan ditugu kiroltasunez partida borobilak jokatzen. Harmailetan, zeberioztar pilotazaleez gainera jokalarien senide eta lagunak izan dira, jokalariei animoak eta txaloak botaz. Markagailuko teknikaria Karlos Idirin Zeberioko alkatea bera izan da: “Zoragarria da Pelota Eguna ospatu ahal izana. Harmailetan, esku pilotako zeberioztar zaleak ez ezik jokalarien gurasoak eta senideak izan ditugu. Azken batean euren familiak hurbildu dira herriko frontoira”, azaldu du irribarretsu. Beñat Garcia eskolako entrenatzaileak epaile lanak egin ditu, haurrei eman beharreko pausuen nondik norako guztiak behar bezala azalduz.

Neskak, jokoan // Zeberioko Udala

12:00etan lehen mailako nesken partida bi jokatu dira: azken orduko aldaketa dela eta, Laia Salsamendi eta Ane Mendibururen ordez Andrea Aldaregia (Latasa) eta Oihana Orbegozok (Azpeitia) osatu dute elastiko urdinen taldea. Lehen partida gorriz jantzitako Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio) eta Olatz Ruiz de Larramendik (Beasain) irabazi dute 22-21. Bigarren partidako emaitza 22-10ekoa izan da, elastiko urdinez jantzitako Leire Garai (Gasteiz) eta Enara Gaminderen alde (Laukiz): “Giroa izan dugu Zubialdeko frontoian Pelota Eguneko lehen edizioan”, laburbildu du alkateak.

 

Pelota Eguna antolatu du Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak hilaren 17an

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak