→Zeberio

Jokoak, musika, herri bazkariak eta plater tiroa Zeberioko Ermitabarri auzoko San Antonio jaietara itzuliko dira ekainean

Ekainaren 10ean, 11n, 12an eta 13an San Antonioko jaiak antolatu dituzte Iturripe elkartekoek Zeberioko Ermitabarri auzoan eta pandemia aurreko jarduera guztiak berreskuratuko dituzte. Ekainaren 10ean, barikua, jaiei hasiera emango diete 18:00etan, eta pilota partiduak, sardina jana eta musika izango dira auzoan.

San Antonioko jaiak 2018an // Geuria

Ekainaren 10ean, 11n, 12an eta 13an San Antonioko jaiak antolatu dituzte Iturripe elkartekoek Zeberioko Ermitabarri auzoan eta pandemia aurreko jarduera guztiak berreskuratuko dituzte. Ekainaren 10ean, barikua, jaiei hasiera emango diete 18:00etan, eta pilota partiduak, sardina jana eta musika izango dira auzoan. “Jardueraz beteta datoz aurtengo San Antonio jaiak”, azaldu du Karlos Idirin Zeberioko alkateak. “Ondo baino hobeto antolatu dituzte Iturripe elkartekoek, asko gustatu zait aurtengo programazioa”, gehitu du.

Hilaren 11n, jolasak, dantza-erakusketak, plater tiroa eta bolo-partidak egingo dituzte, arrasti aldera. 12an jolasak prestatu dituzte ume eta helduentzako: plastikozko ahateen lasterketak egingo dituzte ibaian: “Bilboko ibaian egin baino lehen Zeberion urtez urte burutu dugun jarduera dugu ahateena”, azaldu dute Udaletik. Bazkal aurreko trikipoteoaren ostean Esti eta Olatzen kontzertua antolatu dute Iturripe Elkartekoek. 13an, mneza eta luntxa egingo dute.

Herri bazkarirako prestaketak, 2018an // Geuria

Egunez egun

EKAINAK 10, BARIKUA

  • 18:00 | Txupinazoa
  • 18:30 | Pelota partidak
  • 21:00 | Sardina jana
  • 21:30 | OstiKda elektrotxaranga

EKAINAK 11, ZAPATUA

  • 11:00 | Puzgarriak eta umeentzako tailerrak
  • 13:15 | Joaldunak Otxandategi Dantza Taldea
  • 15:00 | Herri bazkaria
  • 16:00 | Plater tiroa, ehiza eta arrantza elkartearen eskutik
  • 18:00 | Kutxen eskalada
  • 18:30 | Bolo partidak
  • 19:30 | Herri merienda
  • 19:30 | Elektrokela elektrotxaranga
  • 22:00 | Etxebarria aita-seme trikitilariak
  • 01:00 | Txokolatada

EKAINAK 12, DOMEKA

  • 12:00 | Helduen pato lasterketa
  • 12:15 | Umeen pato lasterketa
  • 13:00 | Trikipoteoa, Etxebarria aita-semeen eskutik
  • 18:00 | Esti eta Olatzen kontzertua, Iturripe elkartearen eskutik

EKAINAK 13, ASTELEHENA

  • 13:00 | Meza ermita
  • 13:30 | Luntxa
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak