→Zeberio

‘Ni STEM Emakumea’ erakusketa antolatu dute Zeberion

Urtarrilaren 4tik 17ra ‘Ni STEM Emakumea’ erakusketa prestatu du Zeberioko Udalak, Elhuyar, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz

'Ni STEM Emakumea' erakusketa, Zeberion // Geuria

Urtarrilaren 4tik 17ra ‘Ni STEM Emakumea’ erakusketa prestatu du Zeberioko Udalak, Elhuyar, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Eskualdeko 11 emakumeen lana Zubialde plazan ikusgai egongo da. STEM hitza Science Technology, Engineering eta Mathematics arloen baturatik dator eta jardueraren antolatzaileen arabera “ezinbestekoa da emakumeok ere STEM jardueretan lan egitea”.

Joan den irailean, Zeberioko Udalak, beste bederatzi udalerriakaz STEAM sarearen hitzarmena sinatu zuen Arrigorriagan. Eskualdeko Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao eta Ugaoko ordezkariak egon ziren Arrigorriagako osoko bilkurako aretoan.

Panelak, Zeberion // Geuria

 

Arrigorriagako Udalak, Nerbioi Ibaizabaleko beste bederatzi udalerriekin eta Elhuyarrekin STEAM sarearen hitzarmena sinatu du

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak