→Zeberio

Urriaren 1ean zabalduko dituzte Zeberioko Udal-lokalak

Zeberioko Eskola zaharrak / Geuria

Abuztutik darama Zeberioko Udalak-lokalak Covid-19ak eragindako egoera berrira moldatzen, ikasturte berria behar bezala hasteko. Horretarako edukiera murrizketaren inguruko azterketa teknikoa burutu du Udalak, herrian antolatzen diren jarduerak segurtasun osoz egin ahal izateko.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako araudia erreferentziatzat izanik protokolo bat prestatu dute KulturEtxea erabiltzeko baldintzak ezartzen dituena. Gainera, jarduera bakoitza antolatzen duenari protokolo horri eta Jaurlaritzak ezarritarkoarekin bat datorren protokolo txiki bat aurkezteko eskakizuna egin zaio: “Plangintza berri honetarako ikasturtearen hasiera eta lehen egunak kontuan hartu nahi izan dira; Horrela, lokalak urriaren 1ean zabaltzea aurreikusi da”, adierazi du Karlos Idirin alkateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak