→Zeberio

Udaleku ibiltarian parte-hartzeko antigeno proba egingo zaie gazteei Zeberion

Photo by Anna Earl on Unsplash

Ekainaren 2tik 14ra bitartean eman daiteke izena Zeberioko udalekuetan. Aurten, hiru udaleku mota daude: txikia, ibiltaria eta herrikoa. Segurtasuna bermatze aldera, izen-emateak mugatu ditu Udalak eta horrela ume bakoitzeko begirale gehiago egongo dira. Ez da zozketarik egongo. Eskaera ordenaren arabera egingo dira izen-emateak. Udaleku ibiltarian parte hartu behar duten gazteei antigeno proba egingo zaie udalekua hasi baino bi egun lehenago eta testean positibo ematen duena programatik kanpo geratuko da.

Banan-banan, honakoak dira aukerak: Udaleku txikiak 2015etik 2018ra bitartean jaiotakoei zuzenduta daude. 15 plaza daude, eskolako patioan egongo dira, bagilaren 28tik garagarrilaren 9ra (10:00-14:00, sarrera 9:30etatik aurrera). Herri udalekuak, ostera, 2010 eta 2014 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta daude, Ermitabarriko frontoian egingo dira eta 45 gaztek parte hartuko dute. Ordutegia eta datak udaleku txikiaren berdinak dira. Eta udaleku ibiltarian 2005etik 2009ra bitartean jaiotakoek eman dezake izena. Guztira, lehen 15 izen-emateak onartuko dituzte. Lau egun egongo dira aterpetxe batean bagilaren 28tik garagarrilaren 2ra arte.

Herrian erroldatutako familiek 85 euro ordaindu beharko dituzte izen-emate batengatik eta 60 euro bi edo gehiago badira. Herrian erroldatuta ez daudenek, ostera, 100 euro. Zeberioko familiek lehentasuna izango dute. Bagilaren 17an, 17:00etatik 19:30etara, batzar informatiboak egingo dira Kultur Etxeko Txokoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak