→Zeberio

Umion mendira irteera antolatu du Zeberioko Austarri Mendi Taldeak

Urriaren 17an egun osoko mendi irteera antolatu du Zeberioko Austarri mendi taldeak Burgoseko Umionera

Umion tontorra // Wikipedia

Urriaren 17an egun osoko mendi irteera antolatu du Zeberioko Austarri mendi taldeak Burgoseko Umionera. Tobalina haranean kokatutakoa, 1.437 metroko garaiera du Umionek eta Obarenesen eta Obarenes-San Zadornil mendien zatia dugu. Obarenes mendi guztietako altuena dugu eta egun oskarbietan 10 probintzia ezberdinetako mendiak ikus daitezkela esaten dute.

Iparraldean Gorbeia dago eta hegoaldean Aiagoko mendiak. Horien atzean Demanda Mendilerroa (2.270 metrokoa), San Lorentzo eta San Millan tontorrekaz. Ibilaldia 13,5 kilometrokoa izango da.

Mendizaleen topagunea Zeberioko Zubialde plaza izango da eta 07:30ean jarri dute hitzordua Austarri Mendi Taldekoek. Irteeraren prezioa 8 eta 4 eurokoa da (helduak eta haurrak) bazkideentzat eta 10 eta 5ekoa, bazkideak ez direnentzat. Autobus zerbitzua prezioaren barne dago.

Austarri Mendi Taldea, Candinara egindako irteeran (Kantabria) // Austarri Mendi Taldea

Izen-emateak

Izena emateko azken eguna urriaren 14a da Hogarrean (barikuetan, 20:00etatik 21:00ak arte) edo austarrimenditaldea@gmail.com helbidearen bidez.

Informazio gehiago Austarri Mendi Taldearen webgunean eta 665 735 054 eta 656 415 595 telefono zenbakietara deituz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak