→Zeberio

Urtzi Iriondo zeberioztarrak Xerez futbol taldean jokatuko du

Urtzi Iriondo zeberioztarra Athletic Clubeko harrobia hazi zen eta bigarren filialagaz bigarren mailara igo zen. Zilarrezko kategorian Eltxe eta Granadan aritutakoa da, kategoria profesionalean 50 partida jokatuz.

Urtzi, Xerezeko elastikoagaz // Urtzi Iriondo

Urtzi Iriondo zeberioztarra Athletic Clubeko harrobia hazi zen eta bigarren filialagaz bigarren mailara igo zen. Zilarrezko kategorian Eltxe eta Granadan aritutakoa da, kategoria profesionalean 50 partida jokatuz. Azken hiru denboraldiak Barakaldo CFean jokatu ditu Zeberiokoak, bertan 13 topaketetan arituz ditu. Atzerrian ere ibilitakoa da Urtzi, Belgikako Royale Union Saint-Gilloisen militatuz eta Anderlecht eta Genk bezalako taldeen aurka leihatuz.

Oraingo honetan Xerezen arituko da, Pérez Herreraren taldean: “Ibilbide luzeko hegalekoa da Urtzi, buruz-buruko jokaldietan eta erasoan trebea”, azaldu dute andaluziako taldetik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak