→Zeberio

Valdecebollas eta Frailera irteera egingo dute Zeberioko Austarri Mendi Taldekoek

Datorren ekainaren 18 eta 19an Kantauriar mendikateko Valdecebollas (2.143mt) eta Fraile (2.001mt) mendietara irteera prestatu dute Austarri Mendi Talde zeberioztarrekoek.

Valdecebollas // SenderismoCastillayLeon.com

Datorren ekainaren 18 eta 19an Kantauriar mendikateko Valdecebollas (2.143mt) eta Fraile (2.001mt) mendietara irteera prestatu dute Austarri Mendi Talde zeberioztarrekoek. Palentziako mendigune horrek kontrahorma bat osatzen du Hijar mendilerroaren hegoalderantz, hegoaldeko isurialde horretan ‘Peñalabra mendilerroa’ izenez ere ezaguna, ikuspegi horretatik gailur hori baita bereizgarriena.

Austarri mendi taldeak azaldu du ‘Brezo’ edo ‘Abusu’ mendilerroa bezala ezaguna, Kantauriar mendikatearen erdialdeko mendilerro txiki bat dela, Palentziako iparraldean kokatua. Bere goratasunik handiena Fraile mendiaren tontorra da. Kareharrizko mendikate honek ez du zuhaitz-masarik.

Irteera ekainaren 18ko 07:30ean izango da, eta hilaren 19ko 20:00etan egingo dute itzulera. Egun biko irteeran izena emateko azken eguna ekainaren 12a izango da austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatziz edo 665 735 054 edo 656 415 597 telefono zenbakietara deituz.

Bazkideek 55 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 65 euro. Prezio horrek autobus-zerbitzua, ekainaren 18ko afaria, logela eta hilaren 19ko gosaria hartuko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak