→Zeberio

Zeberioko azoka abenduaren 27ra atzeratu dute eta ez da animaliarik egongo

Kipulak, azoka batean // Geuria

Urteroko azaroko azken domekako Zubialdeko azoka abenduaren 27ra atzeratu behar izan dute Koronabirusak eragindako osasun-krisia dela eta: “Domeka hori gorde dugu azoka antolatzeko, baina gaur egungo egoera ikusita batek daki egin ahal izango dugun”, azaldu du Karlos Idirinek. Udalaren asmoa, beti bezala Gorbeialde elkartearekin elkarlanean, inguruko produktuen hamar postu antolatzea da, “formatu maneiagarria eta lehen aldiz animaliarik gabekoa”.

Aurtengo azokak aurreko edizioetan ikusitakoekin zerikusirik ez duela izango aurreratu du Idirinek, “baina egoera berri honetara moldatzen ikasi behar dugu”. Azokako edukia mugatua izango dela iragarri du alkateak eta segurtasun neurri guztiak zuhur beteko direla jakinarazi du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak