→Zeberio

Zeberioko eskolako haurrak Santa Ageda abestera irten dira, auzoz auzo

Aurtengo Santa Agedako bezpera Koronabirusak eragin duen egoeragatik inoiz baino bereziagoa bada ere, Zeberioko eskolako haurrak herriko auzoetara irten dira, zikloka eta klaseetako burbuila taldeetan. Ziklo bakoitza Zeberioko auzo batean aritu da eta haurrak Saldarian, Zubialde, Egia, Sautuolabarri eta Ermitabarri auzoetan aritu dira.

Ermitabarrin aritu diren bigarren zikloko hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Elizondon, Gesalan, Elorrian eta Ibarran izan dira, bertako auzotarrei goiza pozten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak