→Zeberio

Zeberioko II Argazki lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu Udalak

Parte-hartzaileek urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, Udalak ezarritako gaiak bi izanik: ura eta egurra.

Lehen argazki lehiaketako argazkia // Zeberioko Udala

II. Argazki lehiaketako oinarriak kaleratu ditu Zeberioko Udalak. Parte-hartzaileek urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, Udalak ezarritako gaiak bi izanik: ura eta egurra. Argazkiak horizontalak izan beharko dira, baina ez panoramikoak.

Lanen bidalketa

Argazkiak zeberio.net webgunera igo beharko dituzte interesdunek edota lerro hauen azpiko QR kodearen bidez (kartelean itxatxita dagoena). E-postaz bidaltzeko aukera ere badago, argazkiak info.zeberio@bizkaia.org helbidera idatziz. Gai bakoitzean botu gehien jasoko duen argazkiaren jabeak aukeratutako herriko taberna batean lagun birentzako bazkaria irabaziko du.

QR Kodea // Zeberioko Udala

Eskatutako kalitatea erdiesten ez duten argazkiak edota desegokiak zein mingarriak diren horiek baztertuko dira.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak