Kukullaga ikastetxeko eraikina eta jolastokia arteko eremua estaltzeko obrak udan gauzatu dituzte eta dagoeneko lanak bukatu dituzte.
650 metro karratuko estalkia jarri dute Aperribai ikastetxeko jolastokian. Ibon Uribe alkateak dioenez, "datorren urteko aurrekontuan" patioko zorua aldatzeko partida sartuko dute.
Zuztarretatik Ahora egitasmoaren bitartez, Nerbioi Ibaizabal bailarako Lehen Hezkuntzako ikasleentzako eskola-agendak banatuko dituzte.
Irailaren 7an aurkeztuko dituzte Basauriko jaien 50 urteen omenezko liburua eta dokumentala. Arizko dorretxean argazki erakusketa egongo da urrira arte.
Etxebarriko Kukullaga eta Galdakaoko Aperribai ikastetxeek aterpe berriekin estreinatuko dituzte euren jolastokiak ikasturte berrian.
Arrigorriaga, Basauri eta Galdakaoko AEK euskaltegiek euskara eskolak eskainiko dituzte doan irailaren 18an. A1 eta A2 mailetako eskolak izango dira
Dekorazio horma-irudiak egin dituzte Kukullaga San Antonio eta Kukullaga Barandiaran Haur Hezkuntzako Zentroetan, Elkar Guraso Elkartearen ekimenez.
Galdakao-Usansolo Ospitalea Unibertsitarioa bihurtuko da eta azken ikasturteetako irakasgai klinikoen praktikak zein eskola teorikoak bertan egiteko aukera izango dute ikasleek.
Gaztelu, Kareaga Goikoa, Arizko Ikastola, Hizkuntza Eskola eta Soloarte ikastetxeetan hobekuntza-obrak egingo dituzte. Inbertsioa 194.000 eurokoa izango da.
Gidabaimena euskaraz kanpaina zabaltzeko ikus-entzunezko bat ekoiztuko du Udalak. Ikasleek euskarazko gidatze-simulagailua probatzeko aukera izan dute.