Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (RASD) 1976ko otsailaren 27an aldarrikatu zen Fronte Polisarioari esker. Polisario izena gaztelaniazko izen osoaren akronimoa da: Frente Popular de Liberación de Saguía el Hamra y Río de Oro. Luali Mustapha Sayed Fronte Polisarioaren fundatzaile sahararrak bideratu zuen aldarrikapen hura.
RASDak 284.000 km2 ditu eta Marokorekin, Aljeriarekin, Mauritaniarekin eta Ozeano Atlantikoarekin muga du. Baliabide natural propioak ditu eta petrolio eta gas potentzial izugarria duen herrialdea da.
Saharar herrialdea espainiar kolonia izan zen, baina Madrileko Itunaren ondorioz Marokoren eta Mauritaniaren menpe dago. Geroztik, Saharar herriak borrokan dirau kolonialismo marokoarraren kontra. Munduko herrialdeen artean inork ez du Marokoren subiranotasuna Mendebaldeko Sahararekiko aitortzen.
Barne-arrazoiengatik Marokok Mendebaldeko Sahara indarrez hartu zuen 1975ean eta ordutik jarraitzen du arazo ekonomikoari, sozialari eta politikoari dagokionez gatazka erabiltzen iritziaren distrakzio bezala. 40 urtez lurraldea ilegalki okupatu eta giza eskubideak urratzen ari da: Marokok Saharar eremuko baliabideak atzerriko enpresei eskaintzen dizkie, ustiapen horrek abantailak eman diezazkion legez kanpoko okupazio horri.
Indarrean hartzen den lurraldearen anexioa ez da saritua izan behar. Oso kezkagarria da Nazio Batuen (NBE) manipulazio saiakerak ikustea, bakea eta justizia lortzeko tresna gisa sortu zenean. Hala ere, Mendebaldeko Sahararen kasuan, oinarrizko eskubide bat urratzen ari da: autodeterminazioaren eskubidea, alegia.
Saharar gatazka munduko 90 herrialde baino gehiagok aitortzen dute eta datozen egunetan NBEko Segurtasun Kontseilua ekintza horren inguruan mintzatuko da. Espero dut zerbait berria eta bidezkoa izatea erabakia, saharar herriaren mesedetan. 40 urtez baldintza oso penagarrietan bizi izan da saharar herria Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan, eta okupatutako guneetan Marokoko agintarien zapalkuntza jasan du.
SAID BON EDDA
Saharako herritarra
