Gutunak

Gutuna | Mila esker!

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendaritza taldearen gutun irekia:

argazkia: ihobe

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendaritza taldearen gutun irekia:

Gutun honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu gure lankidearen heriotza dela-eta jaso ditugun babes- eta elkartasun-adierazpen guztiengatik, bai pertsonalki, bai profesionalki, bai erakunde guztien aldetik ere.

Encarni, profesional gehienen antzera, bokazioz, intentsitatez, eskuzabaltasunez, onberatasunez lan egiten zuen profesioanala izan da; bere egunerokoan bertute horiek guztiak erakusten zituena pazienteei arreta eman orduan. Tamalez, kasu honetan, susmagarria ez zen paziente bat birus eramalea izan zen, eta berari eta beste profesional eta pertsona batzuei transmititu zien.

Gutun, mezu eta sareetako iruzkin guztietan, gure erakundeko profesionalei eta Osakidetza osoko profesionalei antzatespena eta laguntza eman zaie. Eta eskertu egin nahi dugu.

Eta eskertzen jarraituko dugu, gure lana betez, arduraz jokatuz eta gure biztanleriaren osasuna zainduz.

Jakitun gara uneotan gizarte osoak asko daukala jokoan. Medikuak, erizainak, teknikariak, zaindariak, administrariak, garbitzaileak eta osasun-arlokoak ez diren beste laguntza-zerbitzu batzuk… Gure aldetik eginahal guztiak egiten gabiltza birusari eusteko eta osasun-premiei ahalik eta ondoen erantzuteko. Berria den, harritu gaituen eta antzeko aurrekaririk ez daukan egoera honi aurre egitea lortuko dugu, eta ahalik eta arinen normaltasunera itzultzea.

Horregatik guztaiagatik, eskertzekoa da guztion ahalegin onena egitea; batzuetan gainera, aldekoak ez diren egoeretan. Badakigu, prebentzio neurriak betetzen dituzten herritarrekin batera, krisi hau kontrolatzeko lehen hesia garela. Egunero saiatzen gara talde onenak edukitzen, bai pertsonenak, bai teknikoak, baita materialak ere. Eta zeregin horretan, kudeatzaileok gure onena eman behar dugu hala izan dadin.

Ez dugu ez mezu kezkagarririk ez zurrumurrurik behar, ez dugu demagogiarik egin nahi, ezta kris handi honen erabilera sentsazionalistarik egin ere. Profesional konprometituak, erabaki ausartak, eta gizartearen erantzukizuna behar ditugu.

Eskerrik asko Encarna. Eskerrik asko erakunde honen eta Osakidetzaren parte zareten pertsona guztioi.

Mila esker bihotz-bihotzez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak