→Ugao

Iritzia | Ugaotarrak 1959ko Arrankudiagako Berakatz Egunean

Zenbat argazki zuri beltz falta dira interpretatu eta erakusteko? Ia gehienak. Lagun batek honako hau helarazi dit. Aitarena. Ez nuen ezagutzen. Eta Manu Solagurenengana noa, Ugaoko katedradun eta informatzailea.

Argazkian Ugaoko gazte hauek ageri dira, Arrankudiagan. Berakatz Eguna da, alboko herriko urteko gizarte-egutegiaren festa nagusia da. Argazkia eman didanak zera esan dit: bertan agertzen direnak oinez joan eta etorri zirenez, ez zegoela Bizkaibusik. Ezta errepideko zirkulaziorik, edo gutxi, egotekotan.

Ugaotarrak // Javier García Rodrigo

Izenak jarriko dizkiegu argazkikoei. Goikaldekoak lehendabizi, sei guztira. Behekaldean hiru daude, belauniko.

Zutik, Emita Landeta Ferrero, Angelita Barrenechea Díaz, Dede (Andrés) Patachon Redondo. Behekaldean eta erdi belauniko, Fuensanta Uriarte Idirin. Conchi Ereñok sorbalda ukitzen dio. Conchi Lajusticia jauregira etorri zen lan egitera, gaur Jane Kultur Etxea bezala ezaguna. Ilara honetan, jarraian, Pepe Leiva Dorado dago.

Behekaldean, eskua ezkerreko masailean jarrita daukala, Chuchi Rodríguez Ferrero dago. Erdian ‘La Navarra’, María Santos Baigorri. Azkenik, sandalia batzuekin eta esku biekin bernak eusten dituela, Conchi Arcellares Alonso.

62 urte igaro dira aitak argazkia atera zuenetik (Javier García Rodrigo), atzean arkatzez ‘210-23’ jartzen duelarik. Zenbaki hauek negatibo eta karrete zenbakiaren erreferentziak dira. Argazkiak aitak berak errebelatzen zituen estankoaren atzekaldean, Udiarraga kalean, San Bartolome parrokiaren aurrean.

Iñaki García Uribe

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak