Iritziak

Iritzia | Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu

Asteak dira jada salbuespen egoerarekin bat ikastetxe eta unibertsitateak ixteko agindua eman zenetik. Honekin batera klaseekin edonola jarraitzeko intentzio bakarrarekin, hezkuntza instituzioek hartutako erabakiek zuzenki erasan diote ikasleria langileari. Ezarri dituzten klase telematikoen bitartez arrakala digitala areagotu da (baliabide teknikoak ez dituzten ikasleak ikasketa prozesua etetera kondenatuz), egun batetik bestera emandako aldaketek azterketakin eta ebaluatzeko bideen bidez ezjakintasuna asko handituko da (ikasleek beraien ikasketa prozesua antolatzeko daukaten gaitasun mugatua zapuztuz), errealitate honek egoera ekonomiko ezegonkorretan dauden familiei suposatzen dien estres/ezinegon emozionalaren hedapena handituko da… Egoera honen aurrean, ikasleon interesak bermatzetik urrun kudeaketa burokratiko soilak hartzera mugatzen ari dira, ikasleak lan karga handiarekin eta ezinegon handiarekin aurkitzen garen bitartean.

Ematen duenez, azken asteetan egoera egonkortzen joan da, baina oraindik ikasketa akademikoaren nondik norakoek airean diraute. Egun bizi dugun egoera aldrebesa, ez da konfinamendua altxa eta klasera joanda amaituko; izan ere, honek utziko duen testuinguru ekonomiko, politiko eta soziala bete-betean joko du langile klasean. 

Hau horrela, Ikasle Abertzaleak “Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu” lelopean egoera honi erantzuteko programa azaldu zuen. Egoera honen aurrean “ikas-baldintzen eta bizi-baldintzen aldeko aldarria lehen lerroan kokatu eta bere defentsa muturrera eramateko”. Programa honen helburua ikasle langilegoarengan egoera honek ahalik eta gutxien kolpatzea izanik; betiere azpimarratuz, egungo osotasun kapitalistan langilegoaren ongizatea mugatua dagoela. Sei puntutan laburbildua dago:

1-Online ikasketa plana bertan behera geratzea eta materialaren lanketa mugatzea: Goian aipatu bezala, ez dago bermerik ikasleriak online klaseen bidez funtzionatzeko. Gainera, egunak pasa ahala ebidentzian geratzen ari da metodologia honek ez duela funtzionatzen; ezinezkoa izan baita, ikasgaien edukia behar bezalako transmizioa ikasleoi egin. Hau gutxi balitz, kasu askotan hezkunta zentroen itxialdia baino arinago programaturik zeuden lanei beste batzuk gehituz, ikaslegoan lan-karga handituz.

2- Online bitartez landutako edukiaren balio akademikoa bertan behera geratzea eta gaindipen automatikoa aplikatzea: Ezin baldin badugu edukia behar bezala jaso; hau ezin da normaltasunez ebaluatu. Honen aurrean gaindipen automatikoaren beharrez beste mekanismo batzuk aplika litzatekez. Galdutako teoria hurrengo kurtsoan ematea; ikasle guztiei errepikatzera bultzatuz edota hau udan egitea. Bi mekanismo hauek gehiago kolpatuko lukete langilegoa; horregatik, gaindipen automatikoa nahitaezkotzan jotzen dugu. 

3- Ohiko selektibitatearen eredua bertan behera geratzea eta horren ordez ikasleei erraztasunak emango dizkien ebaluazio modua aplikatzea: Ikasgaien lanketa modu egokian ematea bermatze ezak hauen ebaluaketa ezinezkoa egiten duen bezala, selekbitatearekin berdina gertatzen da. Berezitasun batekin: Selektibitatea bertan behera geratuko balitz ikasle sektore proletarizatuenean kalteak sortuko liratekeela. Besteak beste, eskola pribatuko ikasleen notak inflatzen direlako. Honek unibertsitatearen elitizazioa bultzatuz. Horregatik, hoberena selektibitatearen metodologia aldatzea litzateke: data aurreratuz; udako oporren eskubidea bermatzeko eta klase prentzialetan emandako edukiarekin egin ahal izatea eta presentziala izatea.

4-Unibertsitate, Lanbide Heziketa eta Bigarren hezkuntzako ikastetxeak itxita egon diren epean ordaindutakoa itzultze, hemendik aurrerakoa ez ordaintzearen neurriak aplikatzearekin batera: Izan ere, matrikulatu garen irakasgaien edukia ez gara ari jasotzen online klaseen bitartez. Bestalde,  ikasle erresidentzien ordainketa eta ikasle pisuen alokairuak bertan behera geratzea ere. 

5- Lanbide Heziketa-dualeko ikasle guztiek soldata jaso dezaten neurriak aplikatzea: Praktikak egin ezin izatea ez da ikasle langileon ondorioa izan; beraz, honen ondorioak ez lituzke langile klaseak ordaindu beharko. Bestalde, lantegiak ixtearen ondorioz ordu minimora iritsi ez diren ikasleei gaindipen automatikoa aplikatzea.

6- Agintari politikoen eta hezkuntza arduradun ezberdinek ikasle langileon antolakundeekin egoera kudeatzeko elkarrizketa mahaiak ostzea. Honetarako, Hego Uribeko Bigarren Hezkuntzaren egoera ezagutzeko inkesta prestatu dugu. Eskertuko genuke inkesta hau betetzea bizitzen ari zaren egoeraz jakitun egon eta laguntzen saiatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak