Hego Uriben Korrikak egin duen historiaz aritzeko agindu didate Korrika Batzordekoek eta Hego Uribe AEKkoek, trantze larrian jarri naute, luma ez bait da nire armarik onena, baina hala ere ezin izan diot egin uko garai hartako gaueskolei esker alfabetatuetarikoa naiz eta. Eta hoba ez! Baiezkoa eman diot luzatu didaten gonbidapenari.
Azalpenarekin bihoakio AEKri nire errekonozimendurik zintzoena. Darraiogun bada lanari, Korrika-Euskal Herria-euskara banaezinak dira, hortara Korrikaren historia Hego Uriben egin behar badugu hiru erreferentzi dontsuok agertuko zaizkigu kateaturik baleuden, izan ere Korrikaren zentzu herritar eta partehartzaileak lagundu egin du barneratuak izan daitezen, ekimen zabala, dinamikoa eta biziadela medio, argi erakutsiaz helburu eta bitartekoen arteko oreka gordeazsoilik erdietsi daitezkeela ezarritako xedeak. Halantxe da ba ze, hamaika pertsonaren eskuhartze, hots, lurrin, gogo eta lan emankorra ezina ekinez egina denaren erakusgarri dela frogatzen bait du. Bideragarri egiteko batzordeetan eratutako Korrikak herri erakunde, elkarte, langile, eskola, gizarte eta… akuilari dauzka.
Abiada bizian joango zaigu arineketan gure herrietatik zehar Korrika 7, zeozer geratuko da eta nire ustez inportanteena Hego Uribek ere hizkuntzaren berreskurapenerako hain beharrezkoa den herri nahia erakutsiko duela, orain artean egin izan duen bezala. Euskararen geroa errautsetan amilduko ez dena badakigu, oraingoz behinik behin, gerora gure erantzukizunaren zai dagoke.
Hasiera bateko Korriketatik azkenengoetara hobekuntzak nabari dira, batez ere hedakuntzari dagokionean, gizarte osoaren eragina lortu nahiean, eskola, ikastetxe, eta ikastola koordinaziopean “korrika txikik” aparteko inportantzia leukake. Euskarak denon partaidetza behar du, txiki, gazte zein helduena, guztiona eta guztiontzat da, kolektibitatearena alegia.
Jai giroan Korrika 7 jendetsuak herritarron ahalegina eta ekina zabalduko du kaleetan barna.
Martxoaren 28 arte, hantxe egongo gara.
EL SOCIAL
BASAURIKO ALDIZKARIA
1991ko Martxoa
