Iritziak

Iritzia | Hezkuntzaren gaineko langile kontrola helburu, irailaren 15ean grebara

Argazkia: Gedar.eus

Hasi berri den ikasturtea aurreko ikasturtearekiko ez da aldatu testuinguru orokorrari erreparatuz. Langileriaren aurkako ofentsiba burgesa gero eta nabariagoa da. Gaur egun bizi dugun kapitalaren krisi sistematiko honetan; honek “irabazi dinamika ziklo berri bat artikulatu nahian” dabil. “Lan-indarra eskala handiagoan erreproduzitzea” eta “hezkuntza sistema kapitalistak aldaketak egin beharra” dakartzala. Gainera; osasunari begira, instituzio eta agintari politikoek harturiko neurriak guztiz latzgarriak izan daitezke ikasle zein hauen familientzat; izan ere, ikastetxeak, jende asko batzen duen espazioa izanik, birusaren propagaziorako fokoak bilakatu daitezke. Baina, kapitalak behar beharrezkoa du klaseak presentzialak izatea; proletarizazio fase honetan, nahitaezkoa baitu langilegoaren sektore berriak bere interesen arabera diziplinatzea. 

Langilegoak egun bizi duen egoeraren erroa ez da instituzioen kudeaketa negargarri baten ondorio soila; baizik eta, hezkuntza ezparruak sistema kapitalistan duen funtzioa eta hori dela eta langilegoaren interesak ziurtatzeko duen ezintasun objektiboa. Hori dela eta hauen osasuna eta interesak bermatzeko guztiz beharrezkoa da ‘hezkuntzaren gaineko langile kontrola’. Doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango dena. Horretarako berealako neurri batzuk aplikatzea exijituz:  1-Ikasle langileek hezkuntzara sarbidea izan dezaten bermatzea. 2- Ikasketa modalitate telematikoak sortutako zailtasun akademikoek ikasleen ikasketa prozesua ez oztopatzea. 3- Lan politikoa eta militantea egiteko eskubidea (biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, besteak beste) bermatzea.

Hori dela eta Ikasle Abertzaleak irailaren 15ean grebara deitu du hezkuntza komunitatea. Horretarako egunean bertan hiriburu desberdinetan mobilizazioak deituz; “ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu” lemapean. Bizkaiko ikasleon kasuan, mobilizazioa 11:00tan Sarrikoko fakultatetik abiatuz. Langileriaren osasuna bermatzen ez den heinean klase presentzialen etetea exijituz.

Irailak 15 ikasleok grebara!! 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak