Garai batean ez omen ziren inauteriak ospatzen, guri behintzat hala esan digute. Guk ordea ez dakigu inauteririk gabe pasatzen. Aurten eguraldia dela eta atzeratu egin behar izan genituen, eta ez zigun graziarik egin. Ia-ia manifestaldi bat antolatu genuen. Baina inauteriak ez dira egun bakar bateko kontua, askoz lehenago hasten dira. Hona hemen aurreko egun horien “istoriotxoa”:
1. Taldean zertaz mozorrotu pentsatu. A zer nolako eztabaidak!
– Ni horrela ez noa!
– Bada orduan bozketa eta kitto.
2. Aukeratutako mozorroa nola egin. Plastikoz, telaz…?
– Zein polita! Ez nuen uste, baina polita da.
– Kontuz, itxi atea, ez dezatela besteek ikusi!
3. Eta desfilerako zein musika? Zorionez beti agertzen da soinu politen bat.
4. Baina, pausoak asmatu behar ditugu. Horretan 5. mailakoak trebeak gara, maisua baino trebeagoak.
5. Maisu, noiz entseiatuko dugu? Gaur? Oraintxe?
– Ezetz. Ez gaur ez bihar. Oraindik asko falta da. Datorren astean hasiko gara.
– Bada, 4. mailakoak hasi dira. Gu beti azkenak.
6. “Aizue, mozorroak egiten laguntzeko zuen gurasoen laguntza behar dugu. Esan ahal dutenak bihar arratsaldean etortzeko”. Eta, zorionez ez da boluntariorik falta izaten. ESKERRAK ETA ESKERRIK ASKO.
7. Entsaioak, jolastorduetan ere jo eta ke, ondo ikasi arte.
– Jaimek ez du kasurik egiten! Nik bikotez aldatu nahi dut!
– Lasai, ikasiko du. Oraindik egun asko falta dira.
8. Heldu da eguna, ostirala. Leku batzuetan “jueves gordoren ondoren viernes flaco” eta benetan eskasa, edo potolo-potoloa: haizea, euria, txingorra, hotza. Fenomeno metereologiko guztiak denak batera, denak elkarturik gu izorratu nahirik.
9. Asteazken atzeratua, ordu biak eta erdietarako ordu erdi falta. Pasiloak jendez gainezka, mozorroak erdizka, denak presaka, bihotza dardarka…
10. Hasi da desfilea. Amak ezin izango zuela, baina azkenean etorri da. Aitonak katarroa zuela, baina amamak lagunduta, astiro, baina agertu da. Institutuko neba, hori ere hor da; aste osoa jai baitauka. “OSO POLITA, ZEIN ONDO DANTZATU DUZUEN” – Entzuten da.
TXOKOLATEA (batidoa), GAILETAK (bollikaoa) eta datorren urtean berriz.
El Social – Basauriko aldizkaria
Umeen txokoa – Arizko Ikastola
2004ko martxoa
