Iritziak

Iritzia | Konfort-zona

Asko gustatuko litzaidake hau hastea esanez ohikoa dela denok zerbait egitea egunero. Baina ez dut horrela hasiko, gezurretan ibiliko nintzatekeelako. Mundu guztiak ez du egunero ez gauza bat, ez hainbat gauza egiten. Egunero ohetik altxatzeak eta bizitzarekin zerbait egiteak nahiko esfortzu suposatzen duelako.

Baina, hitz egin dezagun indartsuez, edo indartsuak diruditen horietaz. Hauek egunero egiten dituzte euren egunerokoak eta askotan egunerokoak ez diren hainbat gauza ere. Zorionez egin ohi ditugun gauza asko gure gustukoak dira, baina zoritxarrez, gustukoak ez ditugun gauzak edo txarto sentiarazten gaituztenak ere egin behar ditugu. Askotan, nahi eta nahi ez, bigarrena ohikoena izan ohi da. Eta sarritan, horrek pertsona bati zoriontasuna ken diezaioke, zeren gogoratu: ez gabiltza egun gutxi batzuetaz soilik ari, baizik eta egunerokoaz.

Oraindik ez gara harrizkoak eta triste edo pozik gaudenean igarri egiten zaigu. Holakoetan, badut esaldi bat: “Irten zaitez zure konfort-zonatik!”. Egia esan, aitortu beharra daukat; bai, esaldi horrek pila-pila patata tortilla animatzen nau. Eta ez pentsa zentzu txarrean esaten dudanik, baina momentu batez pentsatu: bene-benetan, nire konfort-zonatik irtengo nintzateke, baina horretarako holako bat eduki beharko nuke. Eta sorpresa! Ez daukat holako txokorik!

Uste dut ez dela erraza gustura sentiarazten zaituen leku bat aurkitzea. Era berean, ematen du ez dela erraza bere gunea duen pertsona lasai uztea, kostata aurkituko zuen eta bere eremua. Beti ez zaituzte gonbidatuko lekuetara sartzen, askotan zuk zeuk galdetu behar duzu ea sar zaitezkeen. Autobusera igotzean beti ez da tokirik aurkitzen. Askotan autobusaren ertzetik ertzera joan behar dugu gure toki bila.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak