Iritziak

Iritzia | Gurutzetako Ospitaleko erizaina: ‘Gizarteak gainditzeke duen proba’

Diego Garcia Cantero Basaurin bizi den erizaina da. Gaur egun Gurutzetako Ospitalean egiten du lan, Onkohematologia unitatean. Koronabirusak eragindako krisi honen inguruan bere hausnarketa bidali digu: 

Gurutzetako Ospitalean egiten du lan Diego Garcia Cantero erizaina / Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa

Diego García Cantero Basaurin bizi den salamancarra da. Gaur egun Gurutzetako Ospitalean egiten du lan, Onkohematologia unitatean, erizain bezala. Koronabirusak eragindako krisi honen inguruan bere hausnarketa bidali digu:

Birus hau gure gizarteak gainditzeke duen proba da. Gure gizarte ereduaren ahuleziak eta indarguneak agerian utzi ditu.

Hau guztia bukatzen denean, denok elkarrekin eta banaka gogoeta egitea espero eta desio dut. Gure onena ikusi dugu (mota guztietako profesionalak hau aurrera ateratzeko are gogorrago lan egiten, irabazi asmorik gabeko jende konprometitua…).

Ikusten ari gara krisi handietatik ateratzeko gure ezberdintasunak, berekoikeriak eta abarrak alde batera utzi behar ditugula, eta denok batera arraun egin behar dugula, norabide berean. Espero dut bizi dugun egoera honek balioko digula alderdi guztietan hobetzeko, bai banaka, bai kolektiboki.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak